XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txita erdia eta erreal erdia Behinola bi andre akort jarri ziren txitak hazteko.

Batak oilaloka jarri zuen eta besteak arraultzeak ipini zituen.

Baina arrautze guztietatik ez zen txita bat besterik irten.

- Zer egingo dugu orain?- esan zuen bietako batek.

- Erraz konponduko dugu.

- Erditik zatituko dugu eta kito - esan zuen besteak.

Eta horrela egin zuten.

Batak bere txita erdia hartu, erre eta jan zuen, baina besteari pena eman zion eta oilategian sartu zuen.